Aurten ere Oporrak Bakean egitasmoak jarraipena izango du. Ekimen honen bidez, errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren neska-mutil sahararrak bi hilabetez etxean hartzeko aukera izaten da. Horrela, ume horiek tenperatura altuetatik urruti pasatzen dute uda eta mediku azterketak egiteko aukera dute. Izena emateko: 943 33 68 02 edo marijo-m@hernani.net.