Gastronomia, apirileko plater nagusia

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 6a, 02:00

Gastronomiak protagonismo berezia izango du hilabete honetan. Izan ere, igandean bertan, kultura desberdine­tako dastaketa gastronomikoa izango da, hau da, munduko herrialdeetako jakiak izango dira aukeran: Bolivia, Argen­tina, Honduras, Mendebalde­ko Sahara, Maroko, Erruma­nia, Nigeria...
Apirileko azken asteburu­an, berriz, artisautza eta gas­tro­­no­mia azoka antolatu dute. Asteburu berean, Extrema­du­raren inguruko jardunaldiak ere antolatu dituzte.

Dantzari Festa, datorren astean
Dantzari Festa ere izango da San Joan Konpartsak anto­latuta. Hurrengo asteburuan hasiko da, apirilak 18. Aste­beteko festa izango da eta Euskal jantzien erakusketa ere antolatu dute.

Sagardoari lotuta, ibilaldiak
Txotx denboraldian gaudela aprobetxatuz, sagardoari lotu­ta­ko bi ekimen izango dira: Sagar martxa, igande hone­tan; eta ibilaldia, Sagardoaren Lu­rraldea ezagutuz (apirilak 26).

Hitzaldiak, ipuin aurkezpena...
Hernani Errotzenek hitzaldia (Euskeraren jatorria) eta sola­saldia antolatu ditu (Bortxa­ren kontakizunetik-Kontaki­zu­naren bortxara). Horrez gain, Doberak argitaratutako ipuinaren aurkezpena ere izango da: Zozomikoteak. Eta baita, ohi bezala, Bigarren eskuko azoka, erromeria, antzerkia, Kalez Kale Kantari, Literatur solasaldiak...

EGITARAUA
Apirilak 11, larunbata:
10:30, Bigarren eskuko azoka, Atsegindegin.
Apirilak 12, igandea:
09:00, Sagar martxa mendi irteera, Gudarien plazatik.
12:00, Kultura anitzeko dastaketa gastronomikoa, Plaza Berrin. Antolatzailea: Amher.
Apirilak 14, asteartea:
19:30, Hitzaldia: ‘Euskeraren jatorria’ (euskeraz). Hizlariak: Patxi Alaña eta Joseba Mintegi. Antolatzailea: Hernani Errotzen.
Biteri kultur etxean.
Apirilak 15, asteazkena:
19:30, Literatur solasaldia: ‘Sangre de mi sangre’ (Alistair MacLeod). Jose Luis Canchorekin (gaztelaniaz), Udal Liburutegian.
Apirilak 16, osteguna:
19:00, ‘Zozomikoteak’ ipuinaren aurkezpena. Kontalaria: Jexux Eizagirre. Egilea: Dobera Euskara Elkartea. Biteri kultur etxean.
Apirilak 18, larunbata:
11:00, Haurrentzako antzerkia: ‘Izeba Tekla’ (euskeraz). Biterin.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
Apirilak 18-25:
Dantzari Festa, San Joan Konpartsak antolatuta.
17:00-20:00, Euskal jantzien erakusketa, Biteri kultur etxean.
Apirilak 19, igandea:
13:00, Kontzertua: Txislutari Banda eta bi tronpeta-jole. Milagrosan.
Apirilak 20, astelehena:
19:30, Solasaldia: ‘Bortxaren kontakizunetik-Kontakizunaren bortxara’ (euskeraz). Irakaslea: Joxe Manuel Odriozola. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Biteri kultur etxean.
Apirilak 21, asteartea:
19:30, Literatur solasaldia: ‘Euli giro’ (Uxue Alberdi). Ane Mayozekin (euskeraz), Udal Liburutegian.
Apirilak 24-26:
Artisautza eta gastronomia azoka.
Apirilak 25, larunbata:
18:30, Erromeria.
Apirilak 25-26:
Extremaduraren inguruko XXIIIgarren jardunaldiak. Antolatzailea: Centro Cultural Extremeño.
Apirilak 26, igandea:
08:00, Ibilaldia: ‘Sagardoaren Lurraldea ezagutuz’. Irteera, Astigarragatik.
Apirilak 28, asteartea:
17:30 eta 18:00, Ipuin kontaketa (euskeraz), Lupe Lekuonarekin. 1go saioa, 3-4 urtekoentzat; 2garren saioa, 5-7 urtekoentzat. Biteri kultur etxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!