Sagardoaren Txapelketako lehenengo finalerdia jokatu zen ostegunean eta Endika Urrutiak erabaki zuen partidua; bera izan zen protagonista. Zeberio eta Endika 40-29 nagusitu zitzaizkien Uterga eta Olazarri.
Endikak bederatzi tanto lortu zituen peloteoan eta beste 14 egin zituen sakez. Emaitza harrigarriak, atzelari batentzat. Gainera, oso huts gutxi egin zituen eta seguru aritu zen peloteoan. Hiru huts bakarrik egin zituen, eta falta bat, sakez.
Aurrelariek ez zuten izan atzelarien protagonismo bera. Zeberiok 12 tanto egin zituen eta 2 huts; Utergak, berriz, 13 tanto eta 3 huts. Olazar ere sakean nabarmendu zen, 8 tanto eginez, baina peloteoan ezin izan zuen Endikarekin, eta bi tanto eta bi huts egin zituen.
Partiduan, orokorrean, gorriak erregularragoak izan ziren, eta hasieratik jarri ziren aurretik. Urdinek ere lortu zuten aurretik jarri eta gerturatzea, 9-11 eta 19-19, baina ez zen nahikoa izan.
Oraindik erabaki gabe
Finalerako pasea lortzeko, irabazleek beste partidu bat irabazi beharko dute. Aurkariak izango dira bigarren semifinaleko irabazleak. Partidu hori galduz gero, azken aukera bat izango lukete. Uterga eta Olazarrek ere, beste aukera bat badute oraindik. Repeska jokatuko dute. Bertan neurtuko dira bigarren finalerdiko galtzaileen kontra. Irabazi beharra dute finalera pasa nahi badute, behintzat.
Bigarren semifinala datorren astean jokatuko da
Atzoko emaitzak
Atzo jaialdia izan zen Galarretan. Emaitzak, honakoak: Otaegi 17/Aizpuru III 30; Zeberio II-Agirrezabala 40/Etxeberria IV-Olazar 29; Ezkurra II-Barrenetxea IV 39/Matxin III-Endika 40; eta Segurola-Zubiri 19/Matxin VI-Larrañaga 30.