Gaur, Ostiral Santu egunez, Gurutzbidea egingo dute Santa Barbarara. Goizeko 08:30etan abiatuko dira. Mezak ere izango dira: Ereñotzuko San Antonion 09:00etan, eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Iluntzean berriz, Pasio ospakizuna egingo dute: San Antonion 18:00etan, San Joan Bataiatzailean 18:30etan, eta San Jose Langilean 19:30etan.