Ostiral Santu egunean Gurutzbidea egin zen Santa Barbarara. Goizeko 08:30etan Plazatik abiatu eta Jesukristok Kalbario mendira (gurutziltzatu zuten lekura) egindako bidea irudikatu zuten, ehundik gora lagunek. Santa Barbara bidean dauden gurutzeetan geldialdiak eginez, Jose Luis Aperribai apaizak otoitz eta gogoetarako bide eman zuen. Esperantza, fedea eta kristau baloreak berreskuratzeko dei egin zuen.
Bestalde, Pazko igandea da gaur eta Meza Nagusiak izango dira: Agustinetan, 09:00etan; Ereñotzuko San Antonion, 10:00etan; San Jose Langilean, 11:00etan (bataioak ere bai); eta San Joan Bataiatzailean, 12:00etan.