Apirilean ere, hainbat ikastaro antolatu dituzte teknologia berrietan trebatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 5a, 02:00

KZ Guneak, teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak eskaintzen ditu eta apirilean zehar ere izango da aukera. Alde batetik, oina­rriz­ko internet ikastaroa antolatu dute. 30 orduko ikastaroa izango da, euskeraz. Bestetik, sare sozialetan trebatzeko ikastaroa izango da, 10 ordu­koa, gazte­laniaz. Eta azkenik, ofimatika kurtsoa (software librea) anto­latu dute. 30 ordu­koa izango da hau ere, euske­raz. Horrez gain, IT Txartela lortzeko saioak eskainiko dira. Hurrengo astean hasiko dira ikastaroak, apirila­ren 13tik aurrera.

ESKAINTZA
Oinarrizko internet ikastaroa: Apirilak 13-30; 11:00-13:00 (denera, 30 ordu); Euskeraz.
Sare Sozialak 2.0: Apirilak 20-25; 09:00-11:00 (denera, 10 ordu); gaztelaniaz.
Ofimatika kurtsoa-Software librea: Apirilak 17-maiatzak 8; 16:00-18:00 (denera, 30 ordu); euskeraz.
IT Txartela: Apirilak 13, 18:00-20:00; apirilak 14, 18:00-20:00; apirilak 15, 16:00-18:00; eta
apirilak 20, 18:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!