Pare bat orduko buelta, hamaiketakoa... eta txotx!

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 3a, 02:00

Txotx denboraldian bete-betean sartuta gauden hone­tan, Sargar Martxa mendi irteera egingo da, urtero bezala. Hain zuzen, hurrengo igandean izango da, apirilak 12. Ohi be­zala, Hernaniko sagardotegi eta inguruko parajeetan barrena egingo da ibilaldia; hau da, sagarra eta sagardoaren ibil­bidea. Mendiriz Mendikoek egingo dituzte gidari lanak.
Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Gudarien plazan.  

Sagardotegian, hamaiketakoa
Ibilaldia pare bat ordukoa izango da eta ondoren, indarrak hartzeko aukera ederra izango da inguruko sagardotegi batean. Hamaike-takoa bakoitzak berea eraman beharko du, baina hamaike­takoari bultzatzeko, sagardo trago batzuk edateko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!