Tren Berdean herria ezagutzeko aukera, doan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 3a, 02:00

Asko izango dira Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, kan­pora joan direnak. Baina baita herria zaintzen geratu direnak ere, eta gaur bi plan erakar­garri izango dituzte, Udaleko Turis­mo Sailak antolatuta: Tren Ber­dean buelta, eta bisita gidatua.

23 minutuko paseoa
Tren Berdeak 23 minutuko buelta ematen du herrian ba­rrena, eta gaur arratsaldean debalde ibiltzeko aukera izango da. Batez ere, umeei zuzendua da. Hiru ordutegi izango dira aukeran: 16:45etan  eta 17:45e­tan, euskeraz; eta 17:15etan, gaztelaniaz. Tiketak Turismo kasetan (Biteri kanpoan) hartu behar dira, trenera igo aurretik.
Bisita gidatuari dagokio­nez, Hernani, erdi aroa eta sa­gar­doa izeneko paketea eskai­niko dute. Plana debalde bada ere, aurrez eman behar zen izena. Izena eman dutenek 10:15etan azaldu behar dute Biteriko turismo gunera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!