Hiru txapelketa, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 2a, 02:00

Oporretan, ohi baino denbora libre gehiago izango dute gaztetxoek eta gozatzeko aukera zabala izango dute Gazte Txokoan. Igandera bitarte itxita egongo da, baina datorren astean zehar, besteak beste, hiru txapelketa antolatu dituzte: badminton, futbol eta partxis txapelketak. Jakinarazi dutenez, apirilaren 10ean aldaketa bat izan da. Tolosako txotxongilo museora irteera egingo zela jartzen du kultur agendan, baina Futbol Txapelketa izango da. Izena, apirilaren 9a baino lehen eman behar da Gazte Txokoan.
Horrez gain, hilabete osoan zehar izango dira ekintza desberdinak: tailerrak, jokoak, dantza...

EGITARAUA
Gaur-igandea: itxita.
Apirilak 7: Badminton Txapelketa.
Apirilak 8: Sukaldaritza tailerra.
Apirilak 9: Kutxa tailerra.
Apirilak 10: Futbol Txapelketa.
Apirilak 11: Bigarren eskuko azoka.
Apirilak 12: Partxis Txapelketa.
Apirilak 14-15: Patchwork tailerra.
Apirilak 16: Mandalak.
Apirilak 17: Wii.
Apirilak 18: Perkusio tailerra.
Apirilak 19: Trivial Pursuit.
Apirilak 21: Gazte flora.
Apirilak 22-23: Marko-lapizero tailerra.
Apirilak 24: Pultserak.
Apirilak 25: Kirol jarduerak.
Apirilak 26: Bingoa.
Apirilak 28-29: Gazte argazki rallya.
Apirilak 30: Just Dance.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!