Finalerako pasea jokoan da eta lehia bizia izango dute gaur Zeberio II-Endika eta Uterga-Olazar bikoteek. 2015 Sagardoaren Txapelketako lehenengo finalerdia jokatuko dute. Ostegunero bezala, 16:00etan hasiko da erremoten jaialdia Galarretan eta semifinala bigarren partidua izango da.
Bigarren semifinala, Etxeberria IV-Etxeberria III eta Ezkurra-Agirrezabalak jokatuko dute. Gogoratu behar da, ez direla finalerdi puruak izango. Hau da, finalerdietako bikote onenek, elkarren kontra jokatuko dute, eta irabazleak lortuko du finalerako pasea. Bi galtzaileek repeska jokatuko dute, eta irabazten duenak finalera pasatzeko aukera izango du.
Finala, apirilaren 25ean jokatuko da.