Jaunaren Afaria gogoan izango dute gaurko mezatan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 2a, 02:00

Jaunaren afaria ekarriko dute gogora gaur, Ostegun Santuko me­zatan. Ereñotzuko San An­tonio elizan 18:00etan izango da; Floridako San Jose Lan­gilean 19:30etan; eta San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.

Gurutzbidea eta Pasio ospakizuna, bihar
Bihar, Ostiral Santu egunez, Gurutzbidea egingo dute Santa Barbarara, goizeko 08:30etan abiatuta. Mezak ere izango dira: San Antonion 09:00etan, eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Iluntzean berriz, Pasio ospakizuna egingo dute: San An­tonion 18:00etan, San Joan Bataiatzailean 18:30etan, eta San Jose Langilean 19:30etan.

Bataioak, larunbat eta igandean
Larunbat Santu egunean, Paz­ko gaubeila ospatuko dute. Bi meza izango dira: San An­to­ni-on 19:00etan, eta San Joan Ba­taiatzailean 20:00etan. Bata­io­ak ere izango dira, azken honetan.
Azkenik, Pazko igandean me­za nagusia izango da. Dene­ra, lau: Agus­­tinetan, 09:00etan; San An­tonion, 10:00etan; San Jose Lan­gilean, 11:00etan (bataioak ere bai); eta San Joan Bataiatzai­lean, 12:00­etan.
Gogorarazi dute, Agustine­tan ez dela mezarik izango gaur, bihar eta larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!