Aho batez onartu dira programa eta hautagaiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 1a, 02:00

DATORREN legegintzaldirako Herri Programa eta hauta­gai­en zerrenda aurkeztu eta bozkatzeko, batzar irekia egin zuen EH Bilduk astelehenean. Bi proposamenak onartu ziren, aho batez.
22 puntu edo arlo biltzen ditu programak: Tokiko Gara­pena, Energia, Elikadura bu­rujabetza, Ingu­ru­mena, Hon­dakinak, Parte hartzea, Eus­kera, Kultura, Berdin­ta­suna, Gazte politika, Pertsona helduak, Jarduera fisikoa, Lurralde antolaketa-Hirigin­tza-Mugikortasuna, Etxebi­zitza, Kultura eta jatorri aniztasuna, Internaziona­lismoa, Politika fiskala, Auzo Udala, Lan eremua, Turismoa, Merkataritza, Hezkuntza, Aniztasun funtzionala, eta Gatazkaren konponbidea.
Puntuz Puntu dinamika­rekin osatu da herri programa eta izandako parte hartzea azpimarratu zuten. Denera, 200 lagunetik gora aritu dira.

Mantentzea aurreikusi
Hautagaiei dagokienez, Luis Intxauspe egungo alkateak eta EH Bilduko zerren­da­bu­ruak aurkeztu zituen. In­txaus­pek adierazi zuen, man­tentzea aurreikusten dutela hautes­kun­de hauetan, hau da, be­deratzi zinegotzi lor­tzea, baina emaitzek eraku­tsiko dutela gero.
Udaletxean ze esparruk daukaten lan karga kontuan hartuta, perfilak zehaztu eta perfil bakoitzerako pertsona egokiengana jo dutela azaldu zuen; «arlo horietan esperien­tzia dutenak».

Hautagaien zerrenda

1. Luis Intxauspe: zerrendaburua, alkategaia. Aurreko legegintzaldiari eta hurrengoari lotura ematea izango du helburu. Horrez gain, legegin­tzaldia hasteko, bere arloak izango lirateke lurralde antolaketa eta hirigintza, tokiko garapena...
2. Koro Etxeberria: Udalgintzan, herrigintzan, eta kulturgintzan (Na­tzako kidea, besteak beste) duen esperientzia hartu dute kontuan.
3. Mattin Aldaya: Zerbitzu publikoetarako. Ingurumenarekin ere sen­tsibilizatua. Oronan egiten du lan mantenimendu arloan eta Hernanin Zero Zabor taldeko kidea da.
4. Isa Sanchez: Arlo ekonomikoa lantzeko. Enpresaritza eta ekonomian lizentziatua eta urte asko daramazki enpresa bateko kontabilitatea eramaten.
5. Xabier Lertxundi: Ongintzarako, arlo soziala lantzeko.
6. Esti Aldeiturriaga: Kirola, jar-due­­­ra fisikoa, eskola kirola, hezkun­tza... lantzeko.
7. Inhar Olano: Udaletxearen mo­dernizazioan, digitalizazioan, ko­mu­nikazioan... aurrerapausoak emateko. Baita presoak, gatazkaren ondorioak...
8. Garazi Etxarri: Gazteria arlorako.
9. Damian Pedrosa: Kooperazioa.
10. Ainitze Genua
11. Zehaztu gabe
12. Araitz Aira
13. Oier Garmendia
14. Ixiar Miner
15. Jabier Zubimendi
16. Anabel Balerdi
17. Jabi Larraza
18. Zehaztu gabe
19. Ernesto Merino
20. Izaro Arruarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!