Penitentziako sakramentuaren eginkizuna gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 1a, 02:00

Hainbat meza izango dira datozen egunetan Aranon eta Goizuetan. Alde batetik, Penitentziako sakramentuaren eginkizunak izango dira. Goizuetan: gaur (18:00 eta 20:00), bihar, ostiralean eta larunbatean, 08:00etan. Eta Aranon: bihar eta ostiralean, 11:00etan. Elizkizunak ere bai. Goizuetan: bihar (19:00), azken afaria; ostiralean (19:00), Jesusen nekaldia eta heriotza; eta larunbatean (23:00), Pazko ospakizuna. Eta Aranon: bihar arratsaldean, azken afaria; ostiral arratsaldean, Jesusen nekaldia eta heriotza; eta larunbatean (21:00), Pazko ospakizuna. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!