Hernaniko Musika Eskolako piano ikasleek Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan hartu dute parte. Oinarrizko 1 kategorian aritu ziren Iker Arratibel, Andrea Errasti, June Jiménez, Joseba Korta eta Alicia Maiza. Arratibelek eta Kortak 2garren eta 3garren aipamenak lortu zituzten. Eta oinarrizko 2 kategorian, Uxue Velisek 2garren aipamena lortu zuen. Horrez gain, Arratibel Euskadiko onena izan zen eta Velis hirugarrena, dagozkien kategorietan. Herrialde desberdinetako ia 100 pianista gaztek hartu zuten parte.