Dominak, seniorrek eta jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 1a, 02:00

Emaitza ederrekin bukatu dute Gipuzkoako Batel Liga, Herna­niko arraunlariek. Geta­rian jokatu zituzten ligako azken estropadak larunbatean, eta bi taldek lortu dute podiuma egitea: Neska seniorrek eta neska jubenilek.  Seniorrak, bigarren postuan geratu dira, 25 punturekin, San Juanen atzetik (34 puntu) eta Hibaika­ren aurretik (21 puntu). Jube­nilak, berriz, hirugarrenak izan dira (18 puntu), Orio (36 puntu) eta Tolosaren atzetik (20 pun­tu).  Denera, zortzi jardunaldi izan ditu ligak, eguraldia tarteko hainbat estropada bertan behera utzi behar izan baititu federazioak: Pasai Donibane, Pasai Donibane, Orio, Loiola, Pasai Donibane, Orio, Zumaia eta Getaria (emaitzak hemen).

Orain, txapelketak
Liga bukatu bada ere, orain txapelketen txanda izango da. Aste Santua tarteko, asteburu honetan atsedenaldia izango dute arraunlariek, baina apirilaren 11ko asteburuan, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute, Pasaian; eta apirilaren 18ko asteburuan, berriz, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute, Legution.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!