DR Hans Harmsek hitzaldia eman zuen ostiralean, EAJk Astigarragan duen egoitzan: «parte hartze prozesu sinesgarri eta bermedunak bideratzeko moduak bertatik bertara ezagutzeko». Harms izan da Espainian eta Euskal Herrian NIP edo parte hartzea ahalbidetzen duten guneak ezagutzera eman zituena. Azaldu zuenez, NIParen lan metodoaren bidez prozesurako herritarrak aukeratzeko modu ezberdinak daude: zozketa bidez, edo interes edo-eta onura pertsonalik ez dutenak izan behar dira: «parte hartzaileak aukeratuta, 3-5 egunez euren zereginak uzteko esango zaie, eta lanagatik ordainsaria eman. Herritarrak 25eko taldeetan banatuko dira, eta talde bakoitza 5 kideko talde txikiagotan. Frogatua dago talde txikietan, komunikazioa ahalbidetzen dela».
Harmsek azaldu zuenez, ez ditu begi onez ikusten nahi duten herritarrei bakarrik bideratzen diren parte hartze prozesuak: «alderdi politiko eta presio taldeen interesak bultzatzeko parte hartze prozesuak saihestu behar dira. Postontzietan iritzia emateko modua, esaterako, ez da parte hartze prozesu objetiboa eta eraginkorra».