Herritar gehienek ikastolako aterpea egitearen alde bozkatu dute

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 1a, 02:00

­ASTIGARTARREK erabaki dute  zertara bideratu 2015eko Udal Aurrekontuko 100.000 eu­­­roak. Prozesu parte­har­tzailea jarri du martxan Uda­­lak, eta galdeketa egin ostean, badute erantzuna: ikasto­lako aterpea zabaltzea erabaki dute herritarrek.
Guztira 375 herritar ger­turatu dira iritzia ematera, eta horietatik 97k egin dute ikastolako aterpea zabal­tzea­ren alde: %26ak. Udalak go­goratu du, joan den urtean ere aterpea erai­ki­tzearen alde­koak izan zirela bozka gehie­nak: «orain Uda­lak lanean hasi beharko du herrita­rren eskaera be­tetzeko».
Bestalde, azpimarratu du­­te aurtengo galdeketa jo­an den urtekoa baino ba­na­tuagoa izan dela: «aterpeak jaso du bozka gehien, %26. On­­doren etorri dira: Ki­rol­degia, asfaltatzeak, Sagardo plaza, multikirol eremua eta obra txikien multzoa...

Erronka, hurrengo urtean herritar gehiago gerturatzea
Datorren urtera begira, hel­burua herritar gehiago ger­turatzea dela azaldu du Uda­lak: «tresna eta bide ezber­dinak uztartuko ditugu, hel­burua baita ahalik eta parte hartzaileena izatea. Dena den, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, bai proiektuak pro­posatu zituztenei, eta baita bozka eman dutenei ere».

Proiektuak eta bozkak
Asfaltatzeak: 46 bozka, %12
Kiroldegia: 51 bozka, %14
Sagardo plaza: 45 bozka, %12
Multikirol eremua: 44 bozka, %12
Ikastolako aterpea: 97 bozka, %26
Jolas parkeak berritu: 17 bozka, %5
Anuska: 26 bozka, %7
Aktuazio txikien multzoa: 45 bozka, %12

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!