Aste Santua bete-betean da, eta astelehenera arte egunero izango dira mezak. Gaur, Elkarte aitortza egingo dute 19:00etan. Bihar, 19:00etan meza eta 19:45etan beila elkarrekin. Ostiralean gurutze bidea dute 10:00etan; 17:30etan jaunaren heriotza ospakizuna; eta 19:00etan jauna gurutzetik jaistea. Larunbatean, 21:00etan, Pazko Gaubela. Igandean, ohiko eukaristiak izango dira: 08:15, 10:30 eta 12:00etan. Astelehenean, Pazko hurrena ospatuko dute, 11:00etan, Santio ermitan.