Plan ugari, Aste Santurako: dastaketa, kantu bazkaria, gazte lokaleko ekintzak...

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 1a, 02:00

Aste Santuan herrian ge­ratzea erabaki dutenek, izan­go dute zertaz gozatu. Sa­gardoetxeak egin ditu pro­posamenak, jai egunak os­patzeko; eta gazte lokalean ere izango dira ekintzak.

Sagardoetxea, zabalik
Sagardoetxea bisitatu nahi duenak, eskaintza bereziak izango ditu Aste Santuan. Ohiko bisita gidatuez gain, sagardo muztioa eta likorea dastatu, eta Euskal Herriko gazta ezberdinak probatzeko aukera izango da. Bisita eta gero, sagardotegi batera joa­teko aukera ere badago.
Bisita gidatuak eta das­taketa egiteko ordutegi ezberdinak daude: apirilaren 2tik 6ra, (11:00-14:00 eta 16:30-20:00), apirilaren 7tik 11ra (11:00-13:30 eta 16:00-19:30) eta apirilak 12 (11:00-13:30).
Haurrentzako aukera ere jarri dute Sagardoetxean. Bi­har­tik igandera, Dasti su­kal­dari tailerra egingo dute, 11:00, 12:00 eta 13:00etan.
Azkenik, larunbatean, kan­tu bazkaria antolatu dute Xiberoko abeslariekin, Gar­tzia­tegi sagardotegian. 11:00e­tatik 13:30etara gazta azoka jarriko dute Sagardoetxean; eta 14:00etatik aurrera, izan­go da kantu bazkaria. Aurreko ekintzetan parte hartzeko, komeni da aurrez erreserba egitea: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com.

Gazte lokala ekintzaz blai, Pazko Astean
Gazte Lokalean ere, gustu guztietarako planak egin dituzte. Gaur, sukaldaritza tailerra izango da. Bihartik astelehenera berriz, itxita egongo da. Eta Pazko astean, ekintzak barra-barra izango dira: eskulanak, arratsalde pasa, txokolate museora irteera, tailerrak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!