Jai giroa izan zen nagusi igandean, txistu doinuek lagunduta. Hernani eta inguruko herrietako txistulariak elkartu ziren, aurten ez baitu hutsik egin Txistularien Topaketak. Goizean zehar, diana jo zuten herrian barrena, eta eguerditik aurrera, kalejira eta ttun-ttuna, plazan. Bukatzeko, Santa Barbara elkartean bazkaldu zuten.