Kalte ordaina jasoko du Hernaniko Pedro Orbegozo-Acenor enpresako langile ohi batek, asbestosis gaixotasuna hartu zuelako amiantoarekin lan egiteagatik. Hala ebatzi du epaileak, eta 69.724,33 euro ordaintzera kondenatu ditu Cofivacasa eta Gerdau Aceros Especiales enpresak, ASVIAMIE Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi duenez.
1970etik 1993ra egin zuen lan Pedro Orbegozo-Acenor enpresan, «amiantorekin kontaktu garrantzitsua eta kontrolik gabekoa zuela». Gizarte Segurantzak ezintasun iraunkor totala eman zion, asbestosis gaixotasunagatik, baina enpresek kalte ordaina ukatu zioten, argudiatuz amiantoaren gaixotasun benignoa zela, minbizirik ez diola eragin.
Kalte ordaina eskatzeko deia
ASVIAMIEk ebazpenaren «oso balorazio positiboa» egin du, eta amiantoarekin lan egiteagatik gaixo dauden pentsionistak animatu ditu kalte ordaina eskatzera.