Herriko presoei eskainitako eguna

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 30a, 02:00

Denak Ala Inor Ez eguna ospatu zuten larunbatean, Ernaik antolatuta. Espainiako eta Fran­tziako kartzeletan dauden 24 preso hernaniarrei eskainitako eguna izan zen: «falta direnak etxean behar ditugulako». Elkartasun triki-jolas-poteoa egin zuten, eta bazkaria Santa Barbara elkartean. Baz­ka­los­tean, Fermin Balen­tzia­ren kontzertua ere izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!