Programaren eta zerrendagaien aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 30a, 02:00

Gaur aurkeztuko ditu Herna­niko EH Bilduk, legegintzaldi berrirako osatu duen Herri Programa eta hautagaien zerrenda. Batzar irekia anto­latu du iluntzeko 19:30etan, Biterin. Bertaratuek bozkatuko dituzte, alderdiak proposatu­tako programa eta zerrenda­gaiak: «batzar honen bitartez, militantziaren onarpena bila­tuko da», azaldu dute.
Herri Programa aurkeztuko dute aurrena. Puntuz Puntu dinamikarekin osatu dute, azken hilabeteotan, eta bertan jaso ditu EH Bilduk datorren legegintzaldirako erronkak. Nabarmendu dute, 200 herritar inguruk hartu dutela parte, eta 22 arlo aztertu direla.

Erronkei aurre egiteko taldea
Ondoren, Hernaniko EH Bilduk osatu duen lantaldea emango dute aditzera, «Luis Intxauspe alkategaiari lagunduko diona legegintzaldi berriaren erron­kei aurre egiteko». Zerrenda ere bozkatuko dute bertaratuek.

«Herritarron parte hartzea ezinbestekoa da»
EH Bilduk nabarmendu du, herritarren parte hartzearekin «Hernani hobetzen jarraitzeko»  programa osatu duela: «guzti hau martxan jartzeko, beti bezala, herritarron parte hartzea ezinbestekoa da; eta horregatik, hernaniar guztiak gonbidatu nahi ditugu batzar irekira».
Jakinarazi dute, nahi due­nak aurrez eskatu dezakeela Herri Programaren zirriborroa, hernani@ehbildu.net helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!