Alegazioak aurkezteko, deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 29a, 19:15

Donostialdea eta Oarsoaldeako AHTaren aurkako taldeek azaldu dutenez, Espainiako Sustapen Ministerioak epea ireki du alegazioak aurkezteko Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko AHTaren proiektuari. Informazioa udaletxean lortu liteke. Apirilak 14an bukatzen da epea. Talde hauek alegazioak prestatu dituzte eta herritarrei dei egiten diete alegazio horiek izenpetu eta bidaltzeko. Hemen daude eskuragarri. Gainera, hitzordua jarri dute apirilaren 14an, alegazioen entrega kolektiborako. 11:00etan, Donostiako Gobernu Delegazioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!