Txistulari jaialdiak atzo hasi zuen bere festa, Hernaniko X. Txistulari Gaztetxoen Txapelketarekin. Oso maila altua izan zen parte hartzaileen artean, eta Durangora eta Iruñeara joan ziren txapelak. Banaka, bi durangar nagusitu ziren: Mikel Gonzalez A kategorian, eta Gorka Pagonabarraga B kategorian. Taldeka, berriz, Iruñea izan zen onena.
Euskal Herri osoko txistulariek hartu zuten parte: Donostia, Leitza, Azpeitia, Durango, Abadiño, Iruñea... Hernanik ere izan zuen ordezkaritza: Manex Zabaleta eta Ane Telletxea banaka, eta Akola eta Txibilita taldeka. Saririk ezin izan zuten lortu, herriko txistulariek.
Topaketa, gaur
Gaur izango du jarraipena jaialdiak, Txistularien Topaketarekin. Goizeko 10:00etan joko dute diana, herrian barrena. Eguerdiko 12:30etan, berriz, kalejira eta Ttun-Ttuna izango dira Plazan.
Festa borobiltzeko, bazkaria egingo dute Santa Barbara elkartean.