Irazustabarrena eta Arrieta, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 29a, 01:00

Gipuzkoako txapeldun dira Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta palista hernaniarrak. Trinketeko Gipuz­koa­­ko Txapelketa irabazi zuten ostiralean, finalean Suberriri nagusituta. Oso partidu estua izan zen, eta azkeneko tantora arte ez zen erabaki (30-29).
Txapelketa bikaina egin dute Irazustabarrenak eta Arrietak, eta merezitako txapela jantzi dute, azken urteetako irabazleen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!