«Zumba, eoeo» abestiaren erritmora, afari ederra!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 29a, 01:00


Zumba ikastaroa kirola egitea baino zerbait gehiago dela erakutsi zuten ostiralean, Kiroldegian saioak jasotzen dituzten 40 ikasle inguruk. Afari eder baten bueltan juntatu ziren, elkar ezagutu eta anekdota askoren artean iluntze ederra pasatzeko gogoz. Izan zen Ainhoa irakasleari proposamenak egitera animatu zenik ere: «Zergatik ez sortu Euskozumba, eta Benito Lertxundiren Herribehera abestiarekin sentadillak egin?». Ikasturtea bukatu aurretik, beste afari baterako hitzordua jartzeko prest dira asko; ostiralean
ateratako argazki eta bideo sorta ikusteko aitzakia ederra!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!