Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... Korrika!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 01:00

Ttipi-ttapa ttipi-ttapa... Korri­ka!!! oihu artean egin zituzten astigartarrek ere herriko kilo­metroak. Hernanitik, 10 bat mi­­nutuko atzerapena­rekin, la­run­bat goizean iritsi zen Ko­rri­ka 19 Astigarragara, eta 11 talde eta ehun­daka lagun izan ziren eus­ke­raren alde korrika egin zu­te­nak. Egun osoko aldarrika­pen fes­ta izan zen eta Korrikak bere bidea ja­rraitu zuen bitar­tean, trikipo­teoa, kantu bazka­ria, DJ Xai­bor, elektro poteoa eta kon­tzer­tua egin ziren. Giro ezinho­bean joan zela eguna azaldu du­te AEKko kideek. 100 bat lagun elkartu ziren bazkarian. 

Argazki albuma ikusgai webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!