Batzar irekia etzi, herri programa eta zerrendagaiak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Etzi,  astelehenean, Batzar ire­kia deitu du EH Bildu alderdiak. Puntuz puntuko dinamikaren ostean, herri programaren pro­posamena osatu dute, eta aur­keztu eta onartzea izango da as­te­leheneko Batzarraren hel­burua. EH Bilduren zerrendan joango diren kideen aurkez­pena eta onarpena ere, asteleheneko Batzar irekian egingo dela.
Bestalde, jakinarazi dute Batzarrean aurkeztuko den Herri Programaren zirriborroa aldez aurretik jasotzeko aukera izango da. Nahi duen orok hernani@ehbildu.net helbidean egin beharko du eskaera.

«Kataluniako eredua argia da: aldebakartasuneko bideari heldu diote»
Euskal Bidea aurkeztu zuten ostegunean, Joseba Permach eta Rebeka Uberak, EH Bilduk an­tolatutako kafe tertulian. Bertan azaldutako hainbat ideian art­e­an, Permachek zioen Kata­lu­niako eredua argia dela: «Es­tatuari Estuaren erreforma pro­posamena aurkeztu zion, eta honek ez zuen onartu; eta beraz, aldebakartasuneko bide­a­ri ekin diote». Uberak gai­neratu zuen, «gizartearen pau­su horiek gero eta zilegitasun haundiago dute gizartean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!