Deban, Zarautzen eta Azpeitian, probak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Jubenilek Amaikak Bat saria jokatuko dute gaur Deban (86 km), 10:15etatik aurrera. Infantilak, berriz, Zarautz Saria izango dute jokoan, 16:00etatik aurrera. Eta kadeteak Azpeitiako proban (48 km) ariko dira bihar, 16:00etan hasita. 
Aurreko asteko emaitzei dagokienez, Telmo Semperena infantila bosgarren izan zen Anoeta 4 orduak sarian. Jubeniletan, Gorka Urkiola 27garren geratu zen Uzarragako Igoeran eta Loiola Sarian ere lan ederra egin zuen. Eta kadeteetan, Urko Semperenak saria jaso zuen. Otxoa Memorialean lehian zela, azken kilometroaren faltan, erori egin zen, baina altxa, eta helmugan sartzea lortu zuen. Hori saritu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!