Finalerdirako pasea ziurtatzeko partidua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Sagardoaren Txapelketako aurreneko faseko azken partidua jokatuko da gaur Gala­rretan, arratsaldeko 16:00etan hasi eta bigarren partiduan. B taldeko bi bikote ariko dira elkarren kontra: Etxeberria IV-Etxeberria III, Matxin III eta Barrenetxea IVaren kontra.
talde honetako aurreneko sailkatuak Zeberio eta Endika dira, eta gaur jakingo da zein izango den finalerdietara pasako den hurrengo bikotea.

Matxin III eta Barrenetxea IV, aurretik
Partidu berdindua espero da, baina urdinek abantaila dute. Izan ere, Matxin eta Ba­rre­netxea ederki moldatzen dira elkarrekin, eta Etxeberria IVak eta Etxeberria IIIak, aurrera jarraitu ahal izateko, irabazteaz gain, beharrezkoa dute arerioek 36 tantotik behera egitea.
Hala ere, tentsioa izango da nagusi, Etxeberriatarrek bikote konpentsatua eta arriskutsua osatzen baitute, eta txapela lortzeko ere faborito dira.

Finalerdiak, ostegunean
A taldeko bi bikote sailkatuak ezagunak dira dagoeneko; Ez­kurra-Agirrezabala, eta Uterga-Olazar, hurrenez hurren.
B taldeko aurreneko sailkatua Zeberio-Endika bikotea da, eta bigarren sailkatua nor den gaur jakingo da.
Gauzak horrela, finalerdietako bi partiduak datorren ostegunean jokatuko dira. Zeberio eta Endikak Uterga eta Olazarren aurka aritu beharko dute, eta Ezkurra eta Agi­rrezabalak, gaur sailkatzen den bikotearen kontra.
Finala, berriz, apirilaren 25ean jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!