Izen ematea, hilabete bukaerara arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Jabetze Eskoletako ikastaroetan parte hartu nahi duenak martxoaren 31ra arte izango du aukera. Lau ikastaro proposatu dituzte: Berdintasunean eta aniztasunean prestatzeko gunea (martxoaren 28tik abenduaren 19ra); 50 sombras de Grey eta beste literatura fenomeno batzuk (apirilaren 15ean); Etxeko konponketak (apirilaren 21etik maiatzaren 6ra) eta Zuri zer kontatu dizute feminismoaren gainean? (maiatzaren 16an). Izena emateko aukera bat baino gehiago daude: maialen-a@hernani.eus, marijo-m@hernani.eus edo 943 33 70 17. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!