Donostiako Victoria Eugenia antzokian estreinatuko dute bihar Zeru horren infernuak lana. Shakespeareren 154 soneto proposatzen ditu ikuskizun honetan Joxan Goikoetxea hernaniarrak. Musikak eta dantzak egiten dute bat, eta tartean dira Hernaniko beste hainbat musikari ere. 19:00etan.