«Helburua da presoen eta iheslarien aldeko konpromisoa hartzea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Preso eta iheslarien aldeko eguna antolatu du gaur Er­naik Hernanin: Denak ala inor ez. Arrazoia: «24 her­na­ni­ar daude espainiar eta fran­tziar estatuetako kartze­letan, eta falta direnak etxe­an behar ditugulako anto­la­tu dugu gau­rko eguna. Lema izango da: He­rria mu­ga­rri, preso eta ihes­la­riak etxe­ra!.
Azaldu dutenez, helburua da egun honetan preso eta iheslarien al­deko kon­pro­misoa hartzea: «egunean zehar konpromiso ezber­di­nak hartuko dira. Falta direnak  etxean behar ditu­gula aldarrikatuko dugu, eta preso eta iheslariak gabe he­rri askerik ez dugula izango azpimarratuko dugu».
Preso eta iheslarien senideei elkartasuna adie­razteko eguna ere izango dela gogoratu dute: «beraiei edozertan laguntzeko kon­pro­misoa hartuko dugu».
Herritarrak, eta batez ere gazteak, konpromisoa har­tze­ra bultzatu nahi dituzte: «Pre­so bat, 24 lagun dina­mi­kan parte hartzera gonbi­da­tu nahi ditugu. Gazteria preso eta iheslarien etxera­tzea­ren alde kokatzea nahi dugu, denon lana dela uler­taraztea lortu nahi dugu». 

 

EGITARAUA
10:00 Mural margoketa Tilosetan.
12:00 Argazkia Tilosetan.
Ondoren Elkartsuna triki-jolas-poteoa.
14:00 Bazkaria Tilosetan.
Bazkalostean: Fermin Balentziaren kontzertua.
Segidan: 17:00­etan, Anoeta estadioan egingo den manifestaziora. (19:00etan Hernanin deitua zegoen manifestazioa, bertan behera).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!