Lau t’erdian, Josetxo Ezkurra memorialean ariko dira bihar pilotari goizuetarrak. Beñat Apezetxeak Legasan jokatuko du Agirrezabalaren aurka (09:30). Antton Apezetxea Lesakan ariko da Olidenen kontra (09:00) eta Aitor Aizkorbe ere bai, Yanizen kontra. Iker Salaberriak, berriz, Kanabal izanen du aurrez aurre, Donezteben (09:00).