Xake ikastaroa, lau larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 28a

Umore ona soziedadeak apirilean zehar xake ikastaroa antolatu du, haur nahiz helduentzat. Apirilaren 11n emanen zaio hasiera ikastaroari eta 4 larunbateko iraupena izanen du. Oraindik apuntatzeko aukera dago, Amaia kafetegian edo goizuetakoumoreona@gmail.com helbidera idatzita. Helduek 5 euro ordaindu behar dute, eta langabetu eta haurrek dohain izanen dute ikastaroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!