Herrian zehar, Korrika!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

Korrika 19k bihar bukatuko du bere ibilbidea, Bilbon. Aurten ez da Goizuetatik pasako, baina beti antolatu ohi dute herrian zerbait Korrikari eta AEKri laguntzeko eta gaur, herri mailako Korrika eginen dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera izanen da. Herritar guztiek izanen dute euskararen alde korrika egiteko aukera, 2-3 urtetatik, helduetara. Herrian barrena hainbat buelta emanen dituzte, animatzen den jendearen arabera. Parte har­tzeko dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!