Peruarenaren ‘Su zelaiak’, finalista

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 28a, 01:00

111 Akademia, 2014ko saria jasoko duen obra aukeratzeko lanean dabil. Mikel Peruarena ereñotzuarraren Su zelaiak eta Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez dira bigarren bozketa txandan boto gehien jaso duten bi obrak. Orain, akademiako kideek apirilaren 12ra arteko epea izango dute bi horietako baten alde egiteko. Okerrik ezean, saria ezagutzera emateko ekitaldia maiatzaren 7an izango da, Andoaingo Bestero kulturgunean. Su zelaiak nobelan, Lehenengo Mundu Gerran koka­tzen du kontakizuna Peruarenak eta gerra hark Iparraldean eragin zuen drama agerian uzten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!