Ur Mia elkarteak urteko batzarra egingo du apirilaren 12an. Gai ordena: aurreko akta irakurri eta onartu; urteko balantze ekonomikoa; urteko ekintzak azaldu; bazkideen altak eta bajak; bestelakoak (eskari eta galderak). Lehenengo deialdia 10:00etan izango da, eta bigarrena, 10:30etan. Gogorarazi dute, elkartearen erabaki garrantzitsuenak bertan eztabaidatzen direla eta bertara azaltzea betebeharretako bat dela. Horrez gain, azaldu dute bazkide batzuk oraindik ez dutela kuota ordaindu eta batzarra baino lehenago ordaintzea eskatzen dute.
Mus Txapelketarako izen ematea, irekita
Mus Txapelketako izen ematea zabalik dago dagoeneko. Elkartean eman behar da izena. Bikoteko, 20 euro. Izena emateko azken eguna apirilaren 12a izango da. Orduan egingo da zozketa.