Xabier Legarreta finalean, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 27a, 01:00

Orixe bertsolari sariketako finalean izango da gaur Xabier Legarreta Arano. Añorgako Jolas-etxea tabernan izango da 23:00ak aldera. Lehengo ostiralean jokatu zen kanporaketa, eta bigarren egin zuen. Iker Osa eta Iñaki Zelaiak saio berean hartu zuten parte, baina ez ziren finalerako sailkatu. Epaile lanetan Iñigo Legorburu eta Amaia Otxo­torena aritu ziren. Gaurko finalaren aurretik afaria egingo da, 20:30etan, eta txartelak bertan daude salgai 20 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!