Lanbide Heziketako zein ziklotan izena eman erabakitzen ari dira urteko sasoi honetan hainbat gazte. Buruntzaldeako Udalek laguntza eskaini nahi diete, eta bide batez animatu, ikasketa horiek euskeraz egitera. Azaldu dutenez, guztira 50 ziklo dira B eta D ereduetan eskaintzen direnak Buruntzaldean eta inguruko herrietan: «euskerazko eskaintza zabaltzeko erronkan dabiltzan ikastetxeek helburu dute euskeraz ikasteko aukera ematea. Elkarlanean konpromisoak hartzen ari gara. Praktikak euskeraz egiteko aukera ere lantzen ari gara enpresekin eta begi onez hartu dute».