«Salatzen dugu euskal preso eta senideak jasaten ari diren jazarpena»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 27a, 01:00

Hernaniko Sortuk salatu du euskal presoak eta hauen senideak jasaten ari diren jazarpena. Kronikara bidalitako pren­tsa oharrean zehaztu dituzte hainbat kasu: «presoei espazio neurriak ezartzen zaizkie, mendeku goseak bul­tzatuta, na­zioarteko legedi guztiak baztertuz. Zentzu honetan, aipamen berezia egin nahi dieugu Ibon Fer­nandez eta Gari Arruarteren egoerei. Gaixotasun larriak edukita, kartzelan mantentzen dituzte, behar duten tratamendu medikua eragotzi eta sufrimendua sortaraziz».
Asteazken goizean izandako polizia operazioa ere salatzen du Sortuk: «beste behin elkartasun mugimenduak erasotu dituzte. Azken operazio polizialak aspalditik egiten dugun hausnarketa baieztatzen du: espetxe politika Estatu espainiarraren tresna nagusia da, Euskal Herrian konponbide agertoki egonkor bat egon ez dadin. ETAk jarduera armatua bukatu zuenetik espe­txeetako egoerak okerrera egin du. Guardia Zibilak jo mugan izan ditu euskal preso politikoen sostengu po­litikoa, soziala, ekonomikoa eta osasun arreta. Atxilotuak izan dira Herrirako kideak, bi­tartekaritza taldekoak, abokatu­ak, Etxeratekoak, Jaiki Ha­di­ko­ak; eta horietako hainbat es­petxeratuak. Asteazke­nean sos­tengu medikua eskaintzen dieten lagunak atxilotu zituzten. Madrilek ez du jasaten euskal presoekiko elkartasunik inon ematea. Atxiloketa hauek ger­tatu dira Etxerat Lehenda­kariarekin bildu eta gero, Bruselan aurkeztutako ekimenaren on­doren... Espainiako Gober­nuak daramakien espetxe politika ez du inork babesten Espainiatik kanpo».
Sortuk antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu hernaniarrak. Bihar manifestazioa dago deitua Anoetako estadioan, Elkartasuna aurrera! lemapean. Era beran, herriko eragile politiko eta sozialei eskatu diete Giza eskubidea, konponbidea eta bakearen aldeko dinamiketara batzeko.

Bi ordenagailuren lapurreta salatu dute
Larunbat arratsaldean, Mi­ren­­txineko gidarien ekitaldian lapurreta izan zela ere salatu dute: «modu arraroan 2 ordenagailu portatil lapurtu zituzten. Gertaera hau ere jazarpen horretan kokatzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!