Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna estreinatuko da igandean Donostiako Victoria Eugenia aretoan: Zeru horren infernuak. Joxan Goikoetxea musikari hernaniarraren lana dago, ikuskizun honen atzean; izan ere, berea da musika originala eta obraren zuzendaritza.
William Shakespeareren 154 sonetoak entzungo dira ikuskizunean, Juan Garziak itzuli dituenak. Joxan Goikoetxea musikariak forma eman die eta egokitu egin ditu. Ikuskizun berean, beste hainbat hernaniarren partehartzea ere izango da: ahotsak, musikariak, dantzariak...
Musika, hitza eta dantza
Zeru horren infernuak ikuskizunean, Shakespeareren hautaketa zabal bat proposatzen du Joxan Goikoetxeak. Bertan, idazle ingelesak sortutako pertsonaiek bizia hartzen dute, musika, hitza eta dantza oinarri hartuta.