Gaur aztertuko dute Frantzian, Ibon Fernandez euskal preso politikoaren kasua. Fernandezi 2013ko urtarrilean diagnostikatu zioten esklerosi anikoitza, nahiz eta lau urte pasatxo zeramazkin gaixo. Tramiteak ere orduan hasi zituen, zigorra etetea eskatzeko. Gaurkoa hirugarren audientzia izango da.
Bere garaian bi mediku txosten egin zizkioten Fernandezi, eta bertan argi azaltzen zen, zuen gaixotasuna eta egoera ez zirela bateragarriak. Zegokion epaitegiak 2014ko maiatzean aztertu zuen kasua, eta ekainaren 20an eman zuen ebazpena. Onartu egin zuen, osasun arazoak medio, zigorra eten egin behar zela. Bi baldintza jarri zituen: Fermandezek Ipar Euskal Herritik kanpo bizi beharko zuela eta estatu Frantsesean bizitzeko zeukan debekua altxa egin behar zitziola. Azken erabaki hori ordea, beste epaitegi bati dagokio, eta adierazi zutenez, bitarte horretan ezinezkoa zen zigorra etetea.
Hirugarren audientzia, gaurkoa
Fernandezek helegitea jarri, eta Pariseko Dei Auzitegiak aztertu egin zuen 2014ko irailean; ebazpena urriaren 30ean eman zuen. Helegitea onartu zuen, baina hirugarren txosten bat eskatu zuen. Gaur izango da hirugarren audientzia, eta apirila bukaeran ebaztea aurreikusten da.
Kontzentrazioa, Baionan
Gaur bertan, kontzentrazioa deitu dute Baionako udaletxe aurrean. 18:30etan egin dute hitzordua, Fernadezek kalean behar duela eskatzeko. Senideak bertan izango dira.