Elkarteko penitentzia gaur eta bihar, Aste Santuaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 26a, 01:00

Aste Santua izaten da elizkoientzat urteko garai inportanteenetako bat. Hernaniko eliz barrutiak ospakizunerako meza eta ekintza ugari antolatu ditu aurten ere, herriko pa­rrokia eta eliza ezberdinetan.
Elkarteko penitentzia egunak izaten ari dira hauek. Atzo  Floridako San Jose Langilean izan zen meza. Gaur berriz, Ereñotzuko San Antonio elizan emango dute, 19:00etan. Eta bihar, San Joan Bataiatzailea parrokian izango da, 19:30etan.
Igandea, Erramu igandea izango da, eta beti bezala, mezarekin batera erramu be­deinkapena egingo da. Lau me­za emango dira: Agus­tinetan, 09:00etan; Ereñotzuko San Antonion 10:00etan; Flo­ridako San Jose Langilean, 11:00etan, eta San Joan Bataiatzailean, eguerdiko 12:00etan.

Ostegun Santutik Pazko igandera,  egunero
Jaunaren afaria ekarriko dute gorora, Ostegun Santuko me­zan. Ereñotzuko San An­tonion 18:00etan izango da; Floridako San Jose Langilean 19:30etan; eta San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.
Ostiral Santu egunez, gurutzbidea egingo dute Santa Barbarara, goizeko 08:30etan. Mezak ere izango dira: San Antonion 09:00etan, eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Iluntzean berriz, Pasio ospakizuna egingo dute: San An­tonion 18:00etan, San Joan Bataiatzailean 18:30etan, eta San Jose Langilean 19:30etan.
Larunbat Santu egunean, Paz­ko gaubeila ospatuko dute. Bi meza izango dira; San An­to­ni-on, 19:00etan eta San Joan Ba­taiatzailean 20:00etan. Bata­io­ak izango dira, azken honetan.
Azkenik, Pazko igandean me­za nagusia izango da. Lau, guztira: 09:00etan Agus­­tinetan; 10:00etan, San An­tonion; 11:00etan, San Jose Lan­gilean, bataioak eta guzti; eta 12:00­etan, San Joan Bataiatzai­lean.
Azkenik, gogoratu nahi dute, Agustinetan ez dela mezarik izango ostegun, ostiral eta larunbat santuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!