«Pertsona ardatz duen garapen eredua» martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 26a, 01:00

Atzo aurkeztu zuten, modu ofizialean, Beterriko 6 uda­le­rri­ei zerbitzua emango dien Ga­rapen Integralerako Agen­tzia (Florida 28). «Ju­ridikoki ez da sortu oraindik», azaldu zuten; «ez da posible izan interes politiko batzuk medio, baina horiek ezin dira gi­zar­te­a­­ren in­te­re­sen gainetik egon». Horre­ga­tik, nabarmendu zu­ten beste guz­tia egina dagoela: «proiek­tu eta egitasmoak mar­txan daude, eta eraikin ho­nekin beste pauso bat eman dugu». Etorkizunean beste he­rri­etan ere gune gehiago sor­tzeko asmoa ere azaldu zuten.
Aurkezpenean izan ziren Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbilgo alkateak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo dipu­ta­tua, Jon Peli Uriguen.
Luis Intxauspe Hernaniko alkateak azaldu zuen «per­tso­na ardatz izango duen ga­ra­pen eredua» jarri dela mar­txan. «2014an, 2 milioi euro bideratu ziren langabetuak kontratatu eta lanpostuak sor­tzeko enpresak laguntzera. Da­goeneko, 600 enpresa txiki eta ertainekin ari gara lanean, 240 enpresa berri sortu dira, eta 300dik gora lanpostu», Hain zuzen, martxan dauden bi egitasmo azpimarratu zi­tuen: Innoforo eta Koo­pe­ra­tzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!