Aurrekontu partehartzaileen barruan, herri galdeketa egiten ari da Udala, herritarrek erabaki dezaten 100.000 euro nora bideratu. Bozkatzeko aukera honako leku eta orduetan dago: gaur, anbulatorioan (09:15-11:00), udaletxean (11:30-13:00) eta Arrobitxulon (19:00-21:00); bihar, udaletxean (09:15-13:00) eta J. Barandiaran plazan (18:00-21:00); ostiralean, N. Almandoz plazan (10:00-13:00) eta Santiomendin (19:00-20:30); eta larunbatean, J. Barandiaran plazan (12:00-14:00).