«Eskualdeko garapen agentziak eratu gabe jarraitzen du»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 01:00

Buruntzaldeako EAJko or­dezkariek agerraldia egin zu­ten atzo Astigarragan. Azaldu zutenez, agerraldiaren helburua zen EH Bilduk garapen agentziaren inguruan esandakoak gezurta­tzea: «Garapen Agentzia ez da era­tu, ez dago martxan. Udal­ba­tzek ez dute agentzia eratzea onar­tu. Bildu he­rritarrak eta en­presak na­hasi nahian dabil». EAJren esanetan, EH Bilduk dio eskualdeko agen­tzia eratua da­goela eta forma juridikoa zehaztea bakarrik falta dela: «Bilduk horri etekin politikoa ateratzeko esaten du. Agentzia eratzea udalbatzen eskumena da, eta eskualdeko sei herrietatik batek berak ez du erabaki hori hartu».

«Gaia hiru herritan bakarrik eztabaidatu dute»
EAJko ordezkarien esanetan, gaia Hernani, Astigarraga eta Usurbilen bakarrik eztabaidatu da: «hau da, ezker abertzaleak gehiengo absolutua daukan her­rietan. Hiru kasuetan, erakundeak izango lituzkeen estatutuak bakarrik onartu dira, beraz, ez da erakundearen so­rrera inondik inora onartu».
Agerraldian azaldu zutenez, arazoa konpontzeke da­go: «hiru herriak aldebakartasunetik au­rrera egitea erabakiko balute ere, arazoa konpontzeke dago. Gar­bitaniare­kin egin zuten be­zala, gardentasun ezaren ildotik lan egiten jarraituko balute ere, Ur­nieta, Lasarte-Oria eta And­o­ain ez lirateke erakunde be­rri­an sartuko, ezker abertzaleak ez baitu gehiengorik herri haue­tan. Andoinek beste ara­zo bat ere badu; izan ere, zor haundi ba­t bat dauka, eta ezin da gisa honetako erakunde batean sart­u».

«Orain urte asko sinatutako lankidetza akordioak erabili dituzte eratua dagoela esateko»
EAJk dionez, Agentzia ez da eratu: «zer saldu nahi du bilduk? Agentzia ez da eratu, eta ezingo da egin, baldin eta koalizioak atzera egin eta gainerako alderdien adostasuna bilatzen ez badu. Bildu gezurretan ari zaie herritar eta enpresei».
Bestalde, EAJk azaldu zuen, es­kualdeko sei herriek lankidetza akordioak sinatu zituztela duela urte asko: «proiektu mordoa egin ditugu elkarlanean turismoa, enplegua eta merkaritza sus­­tatzeko, besteak beste. Akordio horiek erabili ditu Bil­duk agen­tzia eratua dagoela iragartzeko».
EAJk kritikatu zuen EH Bilduk etekin politikoa atera nahi due­la: «mozioa aurkeztuko dugu Bu­run­­tzaldeako udaletan, agen­tzia eratu dela gezurtatzeko, eta Bil­duri eskatuko diogu Udalen erabakitze organoak errespetatzea. Atzera egiteko eskatuko diogu».
Bukatzeko, jakinarazi zuten lanean jarraitzeko asmoa dutela: «Buruntzaldearako proposamen parte hartzailea eta batera­tzailea egin nahi dugu. Datozen asteetan aurkeztuko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!