Aurkezpena, bisita gidatua eta luntxa, garapen agentzia ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 25a, 01:00

Beterriko Garapen Inte­gralerako Agentzia aurkeztuko dute gaur Gabriel Zelaia erai­kinean. Enpre­sa, eragile, erakunde eta he­rritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpenera. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da aurkezpena; ondoren, eraikina ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute; eta bukaera luntx eder baten bueltan emango diote. Bertan izango dira Beterri agentzia osatzen duten herrietako al­kateak: Luis Intxauspe, Herna­nikoa, Andoni Gartzia As­ti­ga­rragakoa, Pablo Ba­rrio La­sar­tekoa, Ana Ca­rrere An­doain­goa eta Mer­txe Aizpurua Usur­bilgoa.

Helburua, enplegu zerbitzua aberastea
Garapen Integralerako Beterri Agentzi berriaren helburua da, eskualdeko herritarrei zu­z­endutako enplegu zerbi­tzua aberastea: «eskualdean enplegua sortzeko erreferentziako agen­tzia da Beterri. Herri hauetako sustapen eta garapen sozioekonomikoa bultza­tzeko tresna izan nahi du Beterrik. Eta baita ere, bertako biztanleen ongizatea bermatuko duen tresna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!