Mundarrok ezin izan zuen Hernani menpean hartu eta txuri-berdeak nagusi izan ziren gol bakarrarekin. Lehenengo zatian, baloiaren jabetza etxekoena izan zen, baina moreek lan defentsibo ona egin zuten eta 0-0 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian erosoago aritu ziren astigartarrak, baina aurkariak bizi ibili ziren korner bateko sakea tarteko. Mundarrok galtzeaz gain, Hondarribiak irabazi egin zuen eta astigartarren aurretik jartzea lortu du. Asteburu honetan, bi taldeen arteko lehia izango da.